XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
402.
Guztira sei egurrezko zalditxo eta sei jeep gorrixka zituen, ajatu samarrak haur modernoen gustorako.
Bultzatzen zuen gizontxoa txikia, mehea eta beltzarana zen eta egun biz bat jaten duenaren itxura zuen.
Ez zen beraz beste munduko zaldiko-mandiko bat, baina haurrei txokolatezkoa iruditzen zitzaien nonbait, beti inguruan bait zebiltzan, igotzen uzten ez bazieten kasketa ederrak harrapatuz.
Zer ote dauka zaldiko-mandiko honek: eztia?
Baina ez, haurrek zaldiko-mandikoan ibili nahi zuten.
Arratsalde batez aguretxo bat, bere ilobatxoa jeep batetan eseri ondoren bera ere zaldiko-mandikora igo zen, egurrezko zalditxo baten gainean jarriz.
Deseroso zegoen, hankak luzeegiak izanik oinak lurreraino iristen zitzaizkiolako, baina barrez ari zen.
Eta gizontxoak zaldiko-mandiko jira-biraka hasi bezain laster hura zoramena! Aguretxoa, bapatean, Cesenatico-ko etxeorratzaren parean zegoela konturatu zen eta bere zalditxoa arrapaladan zihoan, zuzen hodeietara.
Beheruntz begiratuz, Roma osoa, gero Italia osoa eta gero lurbira osoa zalditxoaren oinpetik urrutiratzen ikusi zituen eta laster lurra.
Etengabe jira-biraka ari zen zaldiko-mandiko ur...
403.
Aurreko textua kopia ezazu.